2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

ELIKAGAIEN GURPILA


Elikadura osasuntsu bat izateko ezinbestekoa da elikagai ezberdinen arteko nahasketa modu orekatu baten egitea. Horrela, modu ezberdinean gure gorputzari laguntzen diogu, batzuek energia ematen digutelako, beste batzuk, hezurrak sendotzen laguntzen digute, ...

Elikaduraren inguruan hitz egiten denean kontuan hartu beharreko atal bat  elikagai gurpila edo elikadura piramidea deritzona da. Izan ere, bertan, elikagaiak osagaien arabera banatzen dira eta bakoitzak funtzio zehatz bat burutzen du.

  • Proteinak: Elikagai egituratzaileak dira, hori dela eta, hazten, garatzen eta hezurrak nahiz muskuluak osasuntsu izaten laguntzen digute. Adibidez: arrautzak, esnea, okela, arraina,  ... ( 1 eta 2. taldeak)

  • Bitaminak: Elikagai erregulatzaileak dira gorputzari ondo funtzionatzen laguntzen bait diote bitaminak eta substantzia mineralak dituztelako. Adibidez: sagarra, madaria, banana, azalorea, lekak, ... Azken batean, fruta eta barazki guztiak. ( 3. eta 4. taldeak)

  • Azukreak eta koipeak: Elikagai energetikoak dira eguneroko jardueretan behar dugun energia ematen digutelako. Adibidez: patatak, pastelak, ogia, txokolatea, fruitu lehorrak, gurina, ...         ( 5., 6. eta 7. taldeak)

Hurrengo web orrian  http://zientzia.net/artikuluak/elikagaien-gurpila/ elikagai gurpilaren inguruko zehaztasun gehiago aurkitzeko aukera dago. 







2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

ELIKADURA ETA NUTRIZIOAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK


      Elikadura elikagaiak edo janariak eman edo hartzeko  egiten den ekintza   eta horren ondorioa da. Normalean ahotik egiten da, baina kasu berezietan beste bide batzuetatik ere egin daiteke, hala nola: ipurditik, sonda baten bitartez,...  Nutritzeko berriz, era bakarra dago.

      Hona hemen elikagai ezberdinak biltzen dituen argazkien collage bat:



    

      Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta gomendagarria da elikadura eta nutrizioaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzea. Elikadura ekintza bolondres eta kontzientea da eta elikagaien irensketarekin amaitzen da. Ekintza kontzientea denez gizakiok aldatu dezakegun gauza bat da bakoitzaren bizi kalitatean eragin zuzena izanik.
  
      Nutrizioa berriz, elikagaie liseriketa, zurgaketa, garraioa eta zelulen erabileraren ekintza oharkabekoa da; organismoak elikagaiak sustantzia erabilgarrietan bihurtzeko egiten dituen prozesu fisiologikoak dira aipatutakoak. Gainera, azpimarratzekoa da gaixotasunik ez dagoenean nutrizioa elikaduraren mende dagoela. Atal honekin amaitzeko, nutrizioaren funtzioak zeintzuk diren aipatuko ditut: energetikoa, erregulatzailea eta plastikoa.

     Izaki bizidunon bizi funtzioetako bat da nutrizioa, hortaz, osasuntsu egoteko funtzeskoa denez gure gorputza ondo elikatu behar dugu elikagai mota guztien arteko oreka bat eginez. 





2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

EHUn nagoen ikaslea naiz, hain zuzen ere,Lehen Hezkunzako Graduan.
Blog honen bitartez Lehen Hezkuntzako ikasleei begira elikaduraren inguruko zenbait azalpen emango ditut. Horretaz aparte, artikulo, inkesta, .. atxikituko ditut modu gehigarri gisa, beti ere, emandako azalpenarekin lotura zuzena izango dutelarik.