Elikadura elikagaiak edo janariak eman edo hartzeko egiten den ekintza eta horren ondorioa da. Normalean ahotik egiten da, baina kasu berezietan beste bide batzuetatik ere egin daiteke, hala nola: ipurditik, sonda baten bitartez,... Nutritzeko berriz, era bakarra dago.
Hona hemen elikagai ezberdinak biltzen dituen argazkien collage bat:
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta gomendagarria da elikadura eta nutrizioaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzea. Elikadura ekintza bolondres eta kontzientea da eta elikagaien irensketarekin amaitzen da. Ekintza kontzientea denez gizakiok aldatu dezakegun gauza bat da bakoitzaren bizi kalitatean eragin zuzena izanik.
Nutrizioa berriz, elikagaie liseriketa, zurgaketa, garraioa eta zelulen erabileraren ekintza oharkabekoa da; organismoak elikagaiak sustantzia erabilgarrietan bihurtzeko egiten dituen prozesu fisiologikoak dira aipatutakoak. Gainera, azpimarratzekoa da gaixotasunik ez dagoenean nutrizioa elikaduraren mende dagoela. Atal honekin amaitzeko, nutrizioaren funtzioak zeintzuk diren aipatuko ditut: energetikoa, erregulatzailea eta plastikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina